jump to navigation

Julian Barnes-en “Hablando del asunto” eta “Amor, etcétera” Febrero 25, 2005

Posted by thebazaarofarts in Crítica literaria.
add a comment

Irakurtzea asko gustatzen zait eta uda liburuz inguratuta egoteko aprobetxatzen dut. Ikasturtean zehar uztail eta abuztuko arratsaldeak gogoratzen ditut. Ordu berotsu haietan beste munduetan murgiltzen nintzen liburuez lagunduta.

Hauen artean bereziki Julian Barnes-en bi lan liluratu ninduten: “Hablando del asunto” eta bere jarraipena, “Amor, etcétera”. “Amodio triangelua” garatzen duen beste istorioetako bat da, baina idazleak era berezi batean kontatzen du, pertsonaia nagusiek -Oliver, Stuart eta Gillian- mantentzen dituzten harremanak bakarrizketen bidez isladatzen dira. Gainera, bigarren mailako zenbait pertsonaiak besteek argitzen ez duten informazioa errazten digute.

Beharbada narratzaile fiktizioek gertakizunak kontatzeko dituzten era desberdinak eta elkarri jaurtikitzen dizkioten irainak edo aholkuak irakurlea ez aspertzeko sekretuaren zati bat dira. Hala ere, istorioaren erronkarik handiena bakarkako elkarrizketen bidez garapen bat izatea da, eta hori da Julian Barnes-en trebezia ikusteko aukera.

Bi lanak konparatzen baditugu “Amor, etcétera” jarraipen hutsa izateaz urrun dagoela ohartuko gara. Honetan idazleak pertsonaiak ikuspuntu ezberdin batetik ikustera gonbidatzen gaitu ageriko maneiurik erabili gabe, bakarrik eurek esaten dutenaren bidez. Lehenengo liburuan “ontzat” edo “argitzat” hartzen genuena bigarrenean beste dimentsio batean agertzen zaigu. Zer da, bada, aldatzen dena gugan sentimen hau lortzeko? Bizitzaren textuinguru aldakorrak pertsonak elkarrekiko daukaten kontzeptua guztiz desberdina izatea dakar?

Liburu on batek, hala diotenez, bere buruari galdetzera behartzen ditu irakurleak. Barnes-ek hau lortu du, eta zuek frogatzea espero nuke.